Agur Kopako ametsari (25-21 Elxen)

21 Otsaila 2017

Ezin izan dio Prosetecnisa Zuazok Elche Mustang taldeari irabazi Erreginaren Kopako bigarren faseko partiduan. Sorpresa negatiboa jaso zuten bizkaitarrek, izan ere 25-21 bukatu zen partidua Elxekoen alde. Badirurdi Elxera egiten dituzten bidaiak aldrebes irteten direla. Oraingo honetan jarrera hobea erakutsi zuten  bizkaitarrek baina bere jokoa lortu ezinik ibili dira. Elxekoen defentsa onak 22 baloi galera eragin die barakaldarrei eta oso deseroso aritu dira. Elxekoak gustura aritzen dira bizkaitarren aurka, orain aste gutxi jokatutako ligako partiduan ere irabaztetik gertu egon ziren.

Atsedenaldian 14-8 galtzen zuten Barakaldokoek. Atsedenaldia eta gero defentsa hobea erakutsi dute Zuazokoek baina erasoan ezin asmatu ibili dira. Hiru puntura hurbiltzeko aukera izan dute baina ez dute asmatu eta hurrengo jokaldian etxekoen aldea handitu zuten. Ainhoaren sei golak eta Jessicaren lau golak ez dira nahikoa izan Elxendarrengana hurbiltzeko.

 

Amaieran 25-21 eta kopari agur. Europara itzultzeko bide bakarra dago eta hori ligakoa da. Partidu txar hau ahaztu eta ligan jarri behar dute arreta guztia. Lehen lau sailkatuek Europako lehiaketak jokatzeko eskubidea dute, eta helburu hori lortzeko lanean jarri behar dira buru-belarri bizkaitarrak.

 

Adios al sueño copero (25-21 en Elche)

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.