Ainhoa Hernández, absolutuarekin berriro.
15 Martxoa 2015
Ainhoa Hernandezek, Prosetecnisa Zuazoko 20 urteko pibotak, Jorge Dueñasen deia jazo du Eli Chavez ordezkatzeko, (azken honek ebakuntza izan baitu), eta Espainako zerrenda osatzeko Hungariaren aurka antolatuta dauden lagunartekoetan martxoaren 20 eta 21ean Erdenen.
Hona hemen zerrenda osatzen dutenak: Silvia Navarro (Rocasa Gran Canaria ACE) eta Ana Temprano (Bere Bera) atepean; Macarena Aguilar (Gyori Audi ETO KC) eta Beatriz Escribano (OGC Nice) erdian; Mireia González (Mios Biganos) eta Almudena Rodríguez (Rocasa Gran Canaria ACE) eskumako hegalean; Marta Mangué (Fleury Loiret), Nerea Pena (FTC Rail Cargo) Lara González (Metz Handball), Patricia Elorza (Bera Bera) eta Alexandrina Barbosa (Fleury Loiret) ezkerreko hegalean; Carmen Martin (CSM Bucaresti) eskumako muturrean; Eli Pinedo (Bera Bera) eta Amaia González de Garibay (Aula Cultural) ezkerreko muturrean; María Núñez (Bera Bera) eta Ainhoa Hernández (Prosetecnisa Zuazo) pibotak.
Barakaldotarra bera, Prosetecnisa Zuazoko jokalariak 8 bider jantzi du Espainiako kamiseta, hiru gol sarturik, gainera. Esan behar baita, aurtengo kanpainan zifra ezin hobeak lortzen ari dela Hernández ( 100 gol 17 partidutan), 100 goleko hesia hiru denboralditan segidan apurturik Emakumezkoen Ohorezko Dibisioan: 112 gol 12/13an eta 113 hurrengo urtean, alegia.
Dueñasek aginduta, martxoaren 16ko gauean Madrilen egon beharko dute jokalariek,biharamunean denak batera hiriburuko Villahermoso polikiroldegian entrenatzeko, baita zenbait promozio ekintzetan parte hartzeko ere. Hile honen 18an Hungarian egongo dira Gerrerak; 20an Hungariaren aurkako lagunartekoetan hartuko dute parte, arratsaldeko 5etan, ateak itxita; eta 21an, 2etan izango duten partiduaren bueltan ari da elkarrizketetan Eskubaloiko Espainiar Federakundea Hungariako telebistarekin, Teledeporte kateak zuzenean eman dezan hemen partidua.
