Aste historikoa Prosetecnisa Zuazorentzat
09 Azaroa 2016
Pasioz beteriko astea du aurretik gure taldeak, izan ere larunbatean Suediara joango dira Europa mailako aurreneko partida jokatzera. Nazioartean lehendabiziko partida jokatuko dute eta ilusioz gainezka daude Bihar Loterias Ligako partida jokatu beharko dute 20:15etatik aurrera. Hain zuzen ere Europako partida dela eta aste barrura aurreratu dute asteburuan jokatzekoa zen partida. Godoy Maceira Porriñok gure taldeen garaipen berdinak dituzte. Zuazo laugarren postuan dago eta Galiziarrak bostgarrenena. Oso partida erakargarria izango da.

