Athletic Club -Transportes Alcaine, bihar larunbata

10 Urria 2014

Bihar larunbata, arratsaldeko seiretan, Lezaman, Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak Transportes Alcainen aurkako partida jokatuko du. Zurigorriek, Valencia CF-ekin batera, jokatutako partida guztiak irabazi dituzte. Pasa den igandean, Juan Luis Fuentesen taldeak oso partida ona jokatu zuen Sevillan. Jardunaldi honetan Alberto Bernaren taldea egongo da aurrez aurre.

Zurigorriek azken entrenamendua izan dute gaur arratsaldean, eta Juan Luis Fuentesen esanetan, biharkoa oso partida garrantzitsua da eta “garaipenak animoak emango dizkio taldeari hurrengo bi asterako, kanpoan jokatu beharko ditugulako –Collerense eta Espanyolen aurka-, eta bihar partida ona eginez, taldearen konfidantza igoko da”.

Juan Luis Fuentesek ez du uste biharkoa norgehiagoka erreza izango denik, “baloiaren jabetza haiek lortzekotan ezustekoa eman diezaiokete edonori eta, normalean, Lezamano neurketak bereziak izaten dira etsai gehienentzar”.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.