Bigarren porrota jarraian aurkari zuzen baten aurka (26-21)
07 Azaroa 2016
Denboraldiko hirugarren porrota jaso du Prosetecinas zuazok Atletico Guardesen aurka Galiziako lurretan. Asteartean Teleden Rocasaren aurka izandako antzeko sentsazioak izan ditu markagailuak. Lehen zatian partidan sartuta izan dira nahiz eta hasiera kaxkarra egin, baina bigarren zatian oso gaizki irten dira eta garaipena lortzeko aukera guztiak zapuztu zaizkie. Aste honetan, Zuazok Rocasaren aurka etxean porrota jaso duen Godoy Maceira Porriño taldea hartuko du Lasesarren. Ostiralean Suediara joango da Challenge Cupeko Joaneko partida jokatzeko. Partida larunbatean izango da H 65 Höörs Hk taldearen aurka.
