Bilbok bere hamargarren garaipena lortu du
15 Abendua 2015
José Andrés Muñoz-en taldeak 2- 1 irabazi zuen Intersala Promises-en aurkako partidan.
San Inazioko kiroldegian gol bakarreko abantailarekin irabazi zuten bilbotarrak. Nahiz eta norgehiagoka guztian zehar joko hobea erakutsi eta markagailuan aurretik joan, Zaragozako taldeak ez zuen etsi eta azkenengo minuturaino garaipena lortzeko borrokatu zuten, azkenengo 2-1 eko emaitza lortuz.
