Iruñean ere berdinketa lortu du Bilbok

04 Abendua 2017

Jose Andres Muñozen neskek hiruna berdindu zuten bigarren zatian jokalari gutxiagorekin jokatu ostean.

 

Pasa den astean Sala Zaragoza liderraren aurka seinako berdinketa ikaragarria lortu ostean, Emakumezkoen Bilbo Futbol Sala taldeak hiruna berdindu zuen Prvina Lacturale Gurpearen aurka. Bilbotarren bosgarren sailkatuaren kantxa bisitatu zuten, partidu zaila izan zutelarik. Puntu garrantzitsua ekarri zuten Ezkaba pabiloitik. Bilbotarrak 0-2 nagusitu ziren lehen zatian baina atsedenaldiko azken minutuan binako berdinketa lortu zuten nafarrek. Ondoren Bilbotarrek 2-3koa lortu zuten baina arbitroen erabakiek eta jokalari gutxiago izateak Nafarren berdinketa ekarri zuen.

“ Partidu zaila izan da, bi zati guztiz desberdinak izan ditugularik. 0-2kora arte gauzak ondo egin ditugu baina hortik aurrera golak sartu dizkigute. Bigarren zatian epaileen jarrera agintzaileak partidua baldintzatu zuen. Gure aurkako jarrera neurrigabea izan zuten. Baina dena dela 2-3 aurreratu ginen. Ondoren txartel gorri sinestezina jaso genuen eta berdinketa jaso genuen”. Gure delegatua eta entrenatzailea ere kanporatuak izan ziren. Bigarren zatia arbitroek baldintzatua izan zen”.

 Bilbo F. S hasierakoa.: Alba, Almu, Diana, Esti eta Pitxi. Ondoren: Garbiñe, Daniela, Jess, Enara, Lorea, Elena eta Idoia

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.