Bizkaia Gernika Rugby Taldea 32 (b) - 17 Ampo Ordizia R.E.

14 Apirila 2014

Urbietan, giro handiagaz, denporaldiko partidurik politena ikusi zan zapatuan: etxekoak, joko onagaz eta lan handia eginez, kapaz izan ziran-ta txarto hasitakoari bueltea emoteko.

UNAI NARBARTE Urbietan, giro handiagaz, denporaldiko partidurik politena ikusi zan zapatuan: etxekoak, joko onagaz eta lan handia eginez, kapaz izan ziran-ta txarto hasitakoari bueltea emoteko. Bizi-bizi hasi zan partidua, eta lehenengo jokaldian aurrea hartu euskuen goierritarrek Corey Simpsoni esker. Hagen artean sartu eban entsegua, baina Huxfordek errazegi ikusi eban ostikoa eta huts egin eban. Etxekoek erreakzionau ez ebenez, kanpokoek estutu eta estutu jarraitu eben, atsedenik hartu barik. Gure hogeta biko marraren barruan sartuta gengozala, Coreyk barriro be apurtu eban gure defentsako lerroa eta bigarrena sartu. Oraingoan be hagen artean, baina bigarren honetan bai aparau eban Huxfordek: 0-12. Ordura arte baten be ez ginan sartu euren zelaian; Ordiziak, barriz, lehenengo zatian errematau gura eban partidua, halan kanporaketak jokatzeko aukerea emoten daben postuetan jarraitu ahal izateko. Baina ez eben lortu. Izan be, euren zelaian sartu ginan lehenengoan zigor-kolpea sartu eban Samaleak, nahiko urrunetik baina zentrauta. Basurdeen lehenengo puntu horreei esker taldeak arnasa hartu eban, eta emoten eban etxekoak erantzuteko prest egozala. Baina suerte txarra euki eben Borlasen jokalariek; Matthew Foulds —defendiduteko eta plaketako daukagun jokalari onenetakoa— lesionau egin zan, eta haren ordez Jonbik urten eban. Ordizia arnasa galtzen joian bitartean, gureak gero eta sendoago egozan, eta erasoan oso ondo jokatu eben eskura. Orduan epaileak kalera bota ebazan orpokatzaile biak, Lasa eta Mikel Garcia, jokaldi batean erdi-borrokan hasi ziralako. Edozelan be, etxekoen lan onak merezitako saria lortu eban, eta atsedenaldiaren aurretik entsegu bi sartu ebezan: Mua Salak, lehenengoa —zapatuan be Itzel egon zan—; Ibon Agirre hegalekoak, bigarrena. Samaleak biak transformau ebazan. Lehenengo zatiko azken jokaldian zelai erditik zigor-kolpe bat sartzeko ahalegina egin eban Corey Simpsonek, baina labur geratu jakon, urrunegi egoan-ta. Gogotsu egoan gure taldea eta zaleak be gehiago gura eben, baina atsedena hartzeko momentua zan. 40 minutu jokatuta, etxekoak 17-12 egozan aurretik, talde bakotxa entsegu bina sartuta eta ezer argitu barik. Bigarren zatia hasi eta jarraian, daukan gaitasun fisikoa erakutsita, aurrera egin eban Unai Lasak, parean jarri jakozan aurkari guztiak atzera bota, eta erakutsi eban puntu biren arteko distantzia laburrena zuzena dala: entsegua eta txalo-zaparrada gure aurrelariarentzat. Baina Ordiziak berak be asko eukan jokoan zapatuan, eta atoan erantzun eban: Corey Simpsonek jokaldi osoa egin eban, goierritarren «back»ak, Huxfordek, errematetako. Edozelan be, oraingoan be ez eban suerterik euki ostikoagaz, eta haga jo eban. Edozelan be, handik bost minutura beste aukera bat euki eban aurretik huts egindako ostikoak konpontzeko, ia leku beretik, baina barriro be haga jo eban. Ez zan izan ez Huxforden eguna. 50. minutua zan, eta denpora larregi geratzen zan jolasean hasteko, nahiz eta 24-17 aurretik joan. Izan be, denporaldi honetan baten baino gehiagotan ikusi dogu zelan markagailua estu joan dan partiduetan ez dogun jakin errematetan. Beranduago, erasoko jokaldi luze bat amaituz, zulo bat «asmatu» eban Del Bosquek «mele» bien artetik, eta etxekoen laugarren entsegua sartu. Handik aurrera azken jokaldira arte ekinean ibili ziran goierritarrak, baina ezinean, eta, ganera, bat gitxiagogaz geratu ziran Vaughu Lomax hamar minuturako kaleratu ebelako. Ordiziaren kontrako partiduan onenetakoa izan zan batek (dana dala, danak be oso ondo ibili ziran zapatuan), Fetak, partidua borobiltzeko, ia-ia ezinezkoa emoten eban «drop»a sartu eban zelai erditik. Hasieratik amaierara arte emozinoz beteta egon zan derbiari amaiera emoteko modurik onena izan zan. Ea datozan urteetako derbiak be halakoak diran beti. Eta ea urte askoan jokatzeko modua daukagun! Zorionak, talde osoari! Datorren astean ligako azken jardunaldia kanporaketak jokatzeko lehian dabilen Atletico Madrilen kontra. Animo eta eutsi!

BIZKAIA GERNIKA R.T.: Nico Martinez, Lasa, Iñigo Urrutia, Astarloa, Eneko Zabala, Foulds, Maguna, Mua Sala, Del Bosque, Iker Olaeta, Iñigo Olaeta, Pablo Samalea, , Tomas Membrana, Ibon Agirre y Feta. Tambien jugaron: Jon Bilbao, Nikola Bilbao, Amillategi, Latorre, Julen Ibarguengoitia y Loroño . AMPO ORDIZIA R.T.: Jaun Perez, Mikel Garcia, Vaughu Lomax, Mikel del Rio,jamie Chipman, Richard Muagututia, Asier Arretxea, Joan Tudela, Juan Manuel Salvat, Corey Simpsom, Heinrich steyl, Iñaki Puyadena, Asier Korta, Dani Aizpun y Phillip Huxford. También jugaron: Xapo, Ekaitz Sabada, Jose Javier Malkorra, Asier Alvarez de Eulate, Joanes Mugika y Mikel Aizpurua. ARBITRO: Luis Santos. Amonestó al local Lasa y a los foráneos, Mikel Garcia y Vaugh Lomax. INCIDENCIAS: unos 450 espectadores en Urbieta. El primer equipo femenino del Gernika K.E.S.B., que participa en la liga femenina 2, realizó el saque de honor en reconocimiento a la gran temporada que están realizando, clasificándose para el play-off de ascenso a la máxima categoría estatal. MARCADOR Min.1 0-5 Corey Simpson (E) Min.10 0-10 Corey Simpson (E) 0-12 Phillip Huxford (T) Min.24 3-12 Samalea (G.C.) Min.28 8-12 Mua Sala (E) 10-12 Samalea (T) Min.34 15-12 Ibon Agirre (E) 17-12 Samalea (T) ------------------------------------------ Min.42 22-12 Lasa (E) 24-12 Samalea (T) Min.42 24-17 Corey Simpson (E) Min.58 29-17 Del Bosque (E) Min.80 32-17 Feta (Drop) (Argazkiak: Pedro Urrutxua) gernika_ordizi

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).