Jolasetak puntu bakarragatik galdu du Complutenseren aurka eta burua Terrasan jarria du dagoeneko.
15 Urria 2017
Emakumezkoen Rc Jolasetak 1-2 galdu du SPV Complutenseren aurka Iberdrola Ligako laugarren jardunaldian.Getxotarrek madrildarren bikain exekutatutako bi PC sufritu dituzte, azkenean erabakigarriak izango zirelarik.
Gizonezkoek liderrarekin berdinduta jarraitzen dute Ohorezko B Mailan, Vallés taldearen aurka berdindu ostean.
Porrot honekin, Guillermo Carnicerren taldeak puntu gabe jarraitzen du. Negurikoek burua CD Terrassaren aurkako partiduan dute jarria dagoeneko. Kataluniarrek ez dute partidurik irabazi eta Bizkaitarrek bezala, beheko postu arriskutsuetatik ihes egitea dute helburu.
MUTILEK BERDINKETA LORTU DUTE VALLÉS TALDEAREN AURKA ETA LIDERRAREKIN BERDINDUTA JARRAITZEN DUTE
RC Jolasetako gizonezkoen taldeak hiru goletara berdindu du egungo Ohorezko B Mailako liderra den Vallés Esportiu taldearen aurka. Etxekoek azken laurdenean asko sufritu dute.
Hasierako 0-0a eta gero Jolasetak eraman du partiduko erantzukizuna. 2-0 jarri dira aurretik Barbier eta Lecandaren golei esker.. jarriaran Vallések gola sartu du baina Bustosek 3-1ekoa lortu du, atsedenaldira horrela iritsi direlarik. Azken bi laurdenetan lesioak eta nekea izan dira nagusi, horrela berdinketa lortu dutelarik.
Jolasetak 7 puntu ditu, Egara 1935, Linia 22 eta UD Taburiente taldeekin berdindurik dagoelarik. Datorren astean Kadizera bidaiatuko dute San Fernandoren aurka jokatzeko.
