Jolasetaren kronikak
13 Azaroa 2017
Emakumezkoen Belar gaineko RC Jolaseta Hockey taldeak garaipen garrantzitsua lortu du 2-3 UD Taburiente kanariarren aurka Iberdrola Ligako zortzigarren jardunaldian. Garaipen honi esker sailkapenaren erdian kokatzen dira Koparako aukera sendoak mantenduz. Kopako postuetarako hurrengo jardunaldia oso garrantzitsua izango da.
7 punturekin daude sailkapenean Getxotarrak, jaitsiera postuak zabaltzen dituen Atletic Terrassak baino 2 puntu gehiagorekin eta CD Terrassa, CD Egara eta Errealetik garaipen bakarrera baino hurbilago.
Datorren igandean, 12:30etan, San Cugat-eko Junior FC taldea jasoko du etxean, Erreginaren Kopan egotea bermatzeko helburuarekin. Carnicer entrenatzaileak adierazi zuenez, “ Aurkari gogor baten aurka jokatuko dugu eta dinamika hau mantendu nahi dugu Ligako edozein talderen aurka”.
BELAR HOCKEYA. OHOREZKO B MAILA.
RC JOLASETA 3–3 LINIA 22. IGANDEA, 11:00 ETAN.
Gizonezkoen RC Jolasetak ezin izan dio Ohorezko B Mailako liderra den Linia 22 taldeari irabazi. Bizkaitarrak berdinketarekin konformatu behar izan zuten, lehen postutik bi puntura daudelarik, partidurik galdu gabe.
Datorren asteburuan RC Jolasetak Terrasara joango dira Egara 1935 taldearen aurka jokatzera. Partidua 12:45etan izango da. Kataluniarrak Espainiako Belar Hockeyko zilarrezko ligako laugarren postuan daude sailkaturik
