Jolasetaren kronikak

19 Azaroa 2017

Ihes egin dio Erreginaren Koparako sailkapena RC Jolasetari, Junior FC taldearen aurka 0-1 galdu ondoren. Getxokoek partidu ona jokatu dute Ligako talde onenetariko baten aurka eta porrota zigor gogorra izan da.

Atletic Terrasak Taburienteren aurka lortutako garaipenaren ondoren, Jolasetan bederatzigarren postuan aurkitzen da lehen itzuliko azken jardunaldiaren ondoren. Postu horrek ez dio Erreginaren kopako sailkapena ahalbidetzen.

“ Gaizki sentitzen naiz, izan ere uste dut puntu bat lortzeko merituak egin ditugula gaurkoan eta oso gogorra da horrela galtzea. Baina irudi ona eman dugu eta harro nago nire taldeak egindako lanaz. Bagenekien ligako talde zailenetarikoa geneukala aurrean eta beraien presioa gailentzea oso zaila egin zaigu” adierazi zuen Guiller Carnier entrenatzaileak.

Lehen bi laurdenetan kanpoko taldeak eraman du erritmoa baian Jolaseta ondo egon da berdegunean. Hirugarren laurdenean ordea, etxekoak izan dira erritmoa jarri duena eta erasoan aukera gehiago burutu dituzte.

Azken laurdeneko azken bost minutuetan jokalari gutxiagorekin izan da talde bizkaitarra eta horrek atzean sartzera behartu dio. Hiru minuturen faltan jasotako golak erreakzio tarterik gabe utzi dio talde bizkaitarrari eta sailkapenean Taburientek baino 5 puntu goitik da, Errealarekin berdindua eta Egara eta Atletic Terrassarengandik puntu bakarrera.

“Kopatik kanpo geratzeak pena handia ematen digu, ilusio asko geneukan. Urte honetan inoiz baino gogorragoa izan da sailkatzea. Orain denboraldiko bigarren zatia pertstau behar dugu, eta usted ut talde guztien aurka lehiatzeko gai izango garela” adierazi zuen Carnicer-ek.

 

JOLASETAK BERDINKETA LORTU DU EGARA 1935 TALDEAREN AURKA ETA IGOERAKO POSTUETAN JARRAITZEN DU.

 

BELAR HOCKEY-A. OHOREZKO B MAILA.

EAGA 1935 1-1 RC JOLASETA.

Gizonezkoen RC Jolasetak berdinketa lortu du Egara 1935 taldeari eginiko bisitan. Baja garrantzitsuak izan ditu talde bizkaitarrak baina aurrera atera zuen partidua. Puntu honekin zortzi dira Ohorezko B Mailan partidurik galdu gabe dagoen partiduak.

Talde Getxotarrak jarri du erritmoa eta nagusitasun horrekin 0-1ekoa lortu du Borja Meissner-ek hirugarren laurdenean. Egarak ordea ez du denbora asko behar izan partidua berdintzeko.

 

Azken laurdenean Jolasetak arrisku asko sortu du baina ezin izan du garaipenaren gola sartu.

“ Hiru laurdenetan ondo jokatu dugu eta gaizki pasatu dugu gure bajekin. Naiz eta bajak izan, Gazte mailako jokalari batzuekin jokatu dugu eta aurpegia eman dute partidu zail honetan. Partidurik galdu gabe dagoen talde bakarra gara eta horrek lanean jarraitzeko indarra ematen digu, batez ere, bi aste barruko partiduan pentsatzen” adierazi du entrenatzaileak.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.