CV Sestaok bukatutzat eman du bere pista denboraldia.

25 Martxoa 2020

Espaioniako Boleibol Federazioak amaitutzat eman du denboraldia gizonezkoen eta emakumezkoen Superligan; martxoaren 18tik aurrera izango du eragina.

 

Sestao CV-k ofizialki amaitutzat eman du denboraldia pistan. Espainiako Boleibol Federazioak (RFEVB) jakinarazi zuen bere Batzorde Exekutibo Iraunkorrak Superligako 2 mailako lehiaketak martxoaren 18tik aurrera amaitutzat emateko erabakia hartu zuela, bai gizonezkoetan, bai emakumezkoetan, koronabirus pandemia dela eta.

Espainiako Federazioak atzeratu egiten du erabaki horren ondorioz sor daitezkeen alderdi teknikoen eta alboko kalteen definizioa (igoerak, jaitsierak, sailkapena, beste ondorio posible batzuk, etab.), erakunde horretako organo eskudunak une egokian ebatz ditzan.

Geldialdiaren unean,Superliga 2 amaitzeko hiru jardunaldiren faltan, Sestao CV bere multzoko hamargarren postuan zegoen eta, beraz, jaitsiera gunetik kanpo zegoen. Ondorioz, talde sestaoarrak denboraldi bat gehiago mantentzea espero da.

Alerta-egoera altxatzeko zain, jokalariek bakarka lan egiten jarraitzen dute bere etxeetan, hondartza-boleyaren udako denboraldira begira, modalitate horretako denboraldia Aurrera eramatea posible izango denaren asmoz.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).