CV SESTAOK PORROTA JASO DU TENERIFEN

05 Martxoa 2019

Porrot latza jaso dute sestaoarrek Cuesta Piedra Santa Santa Cruzeko pistan, 3-0.

CV Sestao esku hutsik bueltatu dira Tenerifetik. Sestaokoek 3-0 galdu zuten (25-23, 25-22 eta 22-18) Cuesta Piedra Santa Cruz talderen zelaian. Pasa den astean CV Torrejón taldeari irabazi ondoren talde bizkaitarrak bere bertsiorik txarrena erakutsi zuen Tenerifekoen kantxan. Bost jardunaldiren faltan Superliga 2ko hamargarren postuan jarraitzen dute Sestaokoek eta maila mantentzeko borrokan dihar duten aurkarien alde berdinera jarraitzen dute.

 

Lehen seta oso orekatua izan zen baina hortik aurrera etxeko taldea izan zen nagusi. Bazirudien bigarren setean bizkaitarrek erreakzionatu behar zutela baina ez. 8-14 alde zutela 9-0eko partziala jaso zuten. Paki Blancorenak ez ziren gai izan partiduan sartzeko.

 

Datorren zapatuan 19:30etatik aurrera Aguere Ciudad de La Laguna jasoko dute etxean. Tenerifekoak sailkapenean postu bat atzetik daude. Garaipena lortuz gero maila salbatzeko aurrerapauso Itzela emango lukete, 6 puntuko aldearekin.

 

Crónica Cuesta Piedra Santa Cruz-CV Sestao 21ª J. Superliga 2

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.