DHF. 18 Jardunaldia. CANYAMELAR VALENCIA 27-26 PROSETECNISA ZUAZO

17 Martxoa 2015

Talde osoaren partida ona, saririk gabe bukaeran, baina. Jarrera ona; ordea,  zenbait akats tentelek, lehenengo zein bigarren zatian, birritan abantailak galdu arazi ziguten.

Jokoa zehaztasun gabe hasi genuenez gero, 3tik joan et lau gol aurretik jarri ziren etxekoak lehenengo zatiaren lehen partean; halere, gure erantzun egokiari esker, zenbait eraso gehi Maddiren zeregin ona atepean hain zuzen ere,  abantailak neutralizatu eta partidua orekatzea lortu genuen. Alabaina, Jess kanporatua izatean gol bat aurretik abiatu ziren atsedenaldira etxekoak.

Bigarren zatiaren hasieran gure nesken zehaztugabetasuna eta epeltasuna defentsan aprobetxatuz, berriro ere bi gol aurretik jarri ziren valentziarrak markagailuan.  Zuazok ostera-be partidua kontrolatu eta bi goleko abantaila lortu zuen;  abantaila  garrantzitsua  horren orekatua egonda, alegia. Baina, berriz ere gure beste kanporaketa bat ederto aprobetxatu zuen gure aurkariak berdinketa lortzeko.

Aurrerantzean izandako momentu bikainetan bi gol aurretik jarri ginen, baina partida erabaki beharrean bi jaurtiketa errazei erasoan huts egin eta kontrakarretan berriz ere berdinketa lortzen zuten valentziarrek. Bukaerarako minutu bat baino ez zenean falta,  aurkariaren eskumako muturrekoak area barruan erreboteko  baloia hartu geldiketa  baten ostean, eta gola sartu zuten gure neskek egindako lan gogor guztia pikutara zihoalarik.

Hortik aurrera, taldeak denetarikoa egin zuen irabazteko; aurkakoen defentsari gogor eman zioten baina gola sartu ezina, ezta ezin atera argi egonda ere, epaileek adierazi ez zuten golpea;  defentsak lapurtutako baloi bati ezin probetxurik atera golpe adierazi zutelako epaileek; baita, gure teknikariaren kanporaketa gainera….. Halere, oraindik zeuden une batzuk zerbait egin ahal izateko, eta baloia berreskuratu egin genuen, baina denborarik gabe geratu ginen. Aipatzekoa taldearen jarrera bikaina, eta gure gorrotoa ez genuelako galtzea merezi izan.

Zuazo Gara!

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.