DHF 3. JARDUNALDIA. DPROSETECNISA ZUAZO 36. E. CASTELLDEFELS 27

01 Urria 2014

PROSETECNISA ZUAZO 36

CASTELLDEFELS 27

Prosetecnisa Zuazoren bigarren garaipena etxean eta ligan, Ohorezko Dibisioko txapelketaren hirugarren jardunaldian. Barakaldotarrek ez zuten lortu aurretik jartzea lehenengo zatiaren erdi aldera arte, baina hala ere, abantaila handitzen joan zen gure nesken alde, bigarren erdian bereziki.

Izan ere, abantaila kanpotarren alde zegoen partidua hasi eta berehala; 6. minutuan 3-6 irabazten ari ziren Zuazo dudatsu baten aurrean. Halere, Jessek, Taniak eta Ohianek zortzira berdintzea lortu zutenean, gure neskak bizkortu egin ziren, eta are gehiago Jessek Lasesarreko markagailua “gehi bat” gure alde jarri ostean.

 

Berdindu ondoren berriro ere, Patrik elkarren segidan sartu zituen hiru golek aldea handitu egin zuten etxekoen alde, hogeigarren minutuan gutxi gora behera.

 

Katalanak ez zuten, ordea, amore ematen; Manaut eta Floriacheri ezker hamabira berdindu, eta 12-13 zegoen markagailua 21.minutuan. Gure neskak berriro ere indarberritu, eta 18-14 irabazten utzi zuten lehenengo zatia markagailuan.

 

Bigarren zatiaren hasieran gogor eta indartsu atera ziren zuazotarrak, eta kataluniakoak behin eta berriz diferentzia laburtzen saiatu arren, 6 edo 7 goletara handitzea besterik ez zuten lortu, ordea. Nataliak azken bi golak Zuazorentzat sartu, eta 36-27 bukatu zen partidua.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.