DHF 5. JARDUNALDIA: PROSETECNISA ZUAZO 26-24 CANYAMELAR VALENCIA

20 Urria 2014

Prosetecnisa Zuazoren garaipena bi aurpegi desberdinetako partiduan. Nahiz eta barakaldotarren jokoa bikaina izan lehen zatian, bai defentsan eta bai erasoan, bigarren zatian aurkariak beha jo beharrean, hobera egin eta partidua berdindu zuen. Halere, azkenean, gureak egoerari aurre eginez, beste behin ere atera ziren menderatu gabe etxean.

Markagailua Valentziarrek ireki zuten lehen minutura heldu gabe; berdintasuna zen nagusi, Janire Etxaberen golari esker 6.minutuan Zuazok apurtu arte.

Hortik aurrera, zuazotarrak aurrera zihoazen pixkanaka markagailuan Lorena zoragarri bati esker atepean, eta defentsa ezin hobeagoa egiten ari zirelako, zaleek behin eta berriro txalotzen zutelarik gure atezain bikaina. 

Bere aldetik, gure taldeak maila ona mantentzen zuenez erasoan, aldea handitzen zihoan pixkanaka markagailuan.

 Aipatu beharrekoa da Ainhoa Hernandezek eta Jessica Bonillak sartutako gol ikusgarriak gorribeltzen taldearen une hoberenetan, Lorena ere atezaindegian, hain zuzen ere.

 Antzera joan zen partidua bigarren zatiaren hasieran sei goleko aldea lortuta lehen hiru minutuetan, baina une horretan Patricia Alonso ( gure taldearen amesgaiztoa, hain zuzen) burua izanik, aurkariak suspertu egin ziren eta distantziak laburtu pixkanaka.

 Horiek horrela, gure jokalariak gero eta gehiago ernegatzen ziren baloi galduak erasoan Canyamelarrek lortzen zituenean, nahiz eta ez ziren beti golak izaten, baina bai hurbiltzen zitzaizkien oso modu arriskutsuan.

Lau minutu falta zirenean berdinketa 24ra lortu zuen Sheila Segurak, Lasesarreko giro beroa bat batean izozturik.

 Halere, gureak burua hoztu eta egoera kontrolatzeko gai izan ziren, Azaolak eta Eliceguik partidua kitatuz azken golak sartzean eta 26-24 gure alde bukatzean.

Hirugarren garaipena etxean. Orain, indarberritu eta lanean jarraitu behar Elcheri aurka egiteko hurrengo asteburuan, eta zaila izan arren, lehenengo bi puntuak lortzeko Lasesarretik kanpo. Aurrera Zuazo!

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.