DHF 7 JARDUNALDIA: PROSETECNISA ZUAZO 30-26 AULA CULTURAL VALLADOLID

04 Azaroa 2014

Merezitako garaipena Prosetecnisa Zuazok lortu zuena larunbatean Lasesarren kategoriako gogorrenetariko aurkari baten kontra. Esan behar, talde osoaren lanari esker lortu zela garaitza zuazotarrek eskainiko partidu ederrean, hain zuzen ere. Izatez, hirugarren garaipen kontsekutiboa eta menderatuak izan gabe Lasesarren Alberto Muñozenak, hamar punturekin , eta gorantz adi txapelketan.

 

Tentsio handiko partidua espero genuen eta horrelaxe izan zen, izan ere. Partiduaren hasieratik jokoaren erritmoa arina eta bizia zen. Barakaldokoak berehala aurreratu ziren markagailuan, baina Gaztelakoen erreplikak berdinketa lortu eta lehen zati parekatua eskaini ziguten, abantaila txikiak beti etxekoen alde izanda ere.

 

Lorena Ramirez zoragarri baten ziurtasun izugarria atepean eta Ainhoa Hernandezen baloi jotzea gailendu ziren erasoan zein defentsan ederto jokatu zuen Zuazo batean. Bi goleko abantailaz irten ziren atsedenaldira gure neskak.

 

Izan ere, abantaila ez lar ziurra baina bai itxaropentsua. Bigarren zatian, zuazotarrek partiduari erritmoa sartzen jarraitu arren, eta pixkanaka markagailuan beraien alde eginda ere, Aulak, amore eman gabe eta gogor eutsiz, abantaila gol batera murriztea lortu zuen. Baina hor agertu zitzaigun ostera ere Lorena, nork geldiketa izugarriak eginda eta taldeari behar zuen konfiantza transmitituta, bultza egin zuen taldeak oro aurrea hartu eta partidua erabaki zezan behin betiko. Azpimarratzekoak talde osoaren ekarpenak, Lasesarren zaleek inoiz ikusitako arratsalde hoberenetariko batean, izan ere.

FITXA TÉKNIKOA:

30.- PROSETECNISA ZUAZO: Lorena Ramírez (a), Maialen Agirregomezcorta, Tania Yáñez (4), Ainhoa Hernández (7), Janire Etxabe (1), Patri Ahedo (2), Vanessa Álvarez (1), Leire García (a), Nerea Elicegui (4), Jessica Bonilla (2), Ainoha Azaola (3), Oihane Gil (4), Natalia Sanz (-), Nayla de Andrés (-), Maddi Aalla (a) y Alexandra Gil (2). 26.-

 

AULA CULTURAL: Lourdes Guerra (a), Cristina Cifuentes (5), Alicia Torres (3), Teresa Álvarez (1), Cecilia Cossío (2), Isabel Calderón (-), Amaia González (4), Patricia Fernández (-), Bea Casquero (-), Laura Muñiz (a), Alicia Fernández (3), Celia López (3), Ana Vergara (1), Ángela Nieto (4), María G. Niño (-) y Ana Viloria (-). Partzialak: 3-3, 7-4, 8-6, 9-9, 13-11, 15-13 - atsedena- 18-15, 20-16, 22-18, 25-23, 27-25 y 30-26 -Amaiera-.

 

Epaileak: Carlos Javier Gude Prego eta Juan José Gude Prego. Nerea Elicegui, Alexandra Gil eta Oihane Gil kanpo utzi zuten eta Jessica Bonilla bota zuten Zuazo-aren aldetik. Aula-ko, Cris Cifuentes (2), Alicia Torres eta Ana Vergara utzi zuten.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.