DHF.19 Jardunaldia PROSETECNISA ZUAZO 28 ELCHE CF MUSTANG 32

27 Apirila 2015

Ahazteko edo gogoratzeko partidua. Guri dagozkigun faktoreak izan ziren, batez ere, lehenengo zatian partidua galtzea eragin zigutenak. Ez da aitzakia izan behar, baina arbitraje eskasak partidutik kanpo utzi gintuen gauzak ondo egiten ari ginenean, eta denbora osoan bere tokian egoten jakin zuen aurkaria izan genuen, hain zuzen ere.

Hasiera epela eta graziarik gabekoak, irmotasun eta indarrik gabekoak berriro ere, azken denboraldietako lehenengo zatirik txarrena jokatzera bultzatu gintuen, eta 9 gol galtzen atera ginen atsedenaldira.

Bigarren zatian ezinezkoa zen horren txarto jokatzea; orduan, gure entrenatzailea kanporatu ostean, egoera erabat aldatu eta puntu bat lortzeko posibilitatea ere ikusi genuen 3 golera jarri ginenean partidua bukatzeko 5 minutura.

 Baina ezinezkoa izan zen gure aurkariak, aurkari oso ona eta eskarmentu handikoa benetan, partida menperatzea eta aldea mantentzea lortuta, 4 golengatik irabazten bukatu zuelako. Nahiz eta arbitrajea ez izan berdina eta zuzena bi taldeentzat, ezin duguna 40 minutu erregalatzea da , eta are gutxiago Elcheri. Orain indarberritu eta taldearen gogo-aldartea berreskuratu behar emaitza ezezkorren dinamikatik irten nahi badugu; gure jokoa berreskuratuz eta gauzak ondo eginez emaitzak helduko dira, alegia. Zuazo gara!

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.