Garaipen erosoa lortu du Bilboj Calceatenseren aurka

20 Martxoa 2018

Jose Andres Mulezen neskek 8-2 irabazi zuten eta 17 jardunaldi daramatzate galdu gabe.

Bilbo Areto Futbol taldeko neskek emaitzen bolada onarekin jarraitzen dute Bigarren mailan. Jose Andres Muñozenek 8-2 irabazi zioten Calceatense taldeari bigarren zati bikain bati esker eta hirugarren dira Sala Zaragoza liderrarengandik 6 puntura eta Txantreagandik hirura. Isak 3 gol sartu zuten, Garbik bi eta bakarra Andrea, Lorea eta Pitxik. Bilok 17 jardunaldi daramatza porrotik ezagutu gabe. Gorritxoek pasa den urteko urriaren 7an jaso zuten azken porrota Txantrean.

“ Gure lehen zatia ez da batere ona izan. Intentsitate gutxirekin ibili gara eta ez gara kontzentratuta irten. Ez dugu ondo defenditu. Aurkariak aurreratu zaizkigu eta atsedenaldi atarian lortu dugu berdinketa. Horik aurrera taldea beste bat izan da. 2-1ekoarekin berreskurapen onak lortu ditugu eta baita trantsizio azkarrak ere. 6-1eraino aldendu gara. Taldeak ondo erantzun du” adierazi zuen entrenatzaile bilbotarrak.

 

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.