Maldan gora jarri zaio Bilbori igoera kanporaketa
25 Maiatza 2016
Bilbok 5-1 galdu zuen Leganeseko La Fortuna kiroldegian jokatutako Lehen Mailarako igoera faseko joaneko partida. Bigarren mailako I. taldeko txapeldunak porrot gogorra jaso zuen eta 2014-15 denboraldian jokatutako maila gorenera itzultzeko aukera murriztua geratu da. 15 partida jarraian porrotik ezagutu gabe dagoen Leganes taldeak, gol askoz irabazi zuen Bilbotarren aurka eta maldan gora jarri zaie kanporaketa. Itzulikoa Igandean jokatuko dute 12:30etatik aurrera La Casillan.
