Bilbok galdu zuen San Ignazion
05 Abendua 2016
José Andrés Muñozen neskek 0-1 galdu zuten Flavióbrigaren aurka, partidua amaitzeko hiru minuturen faltan gola jaso eta gero.
Emakumezkoen Bilbo Areto Futbol taldeak ezusteko porrota jaso zuen San Inazioko kiroldegian Kantabriako Flavióbriga taldearen aurka.Talde Bilbotarrak lehen bi postuei agur esan die 0-1 galdu ondoren eta Bigarren Mailan lorturiko bigarren porrotari esker. Bilbotarrek ez zuten horren emaitza negatiboa merezi, izan ere aurkaria baino gehiago izan ziren. Etxeko taldea garaipena bilatzeko helburuarekin, atezain-jokalaria erabili zuen. Taktika horrek batzuetan eman eta beste batzuetan kendu egiten du. Oraingoan gola jaso zuten bukatzeko hiru minuturen faltan. Bilbok gola merezi izan zuen, batez ere bigarren zatian. Partidua irabaztea merezi izan zuen.
