Elxen lorturiko onena, garaipena (25-26)
06 Otsaila 2017
Loterias Ligako hamargarren garaipen lortu zuen Prosetecinsa Zuazok Elxen 25-26. Partiduan lorturiko onena emaitza izan da, ez besterik. Partidua amaitzeko 19 segundoren faltan Alexandra Gilek bakarrik egindako jokaldi batek eman die garipena Bizkaitarrei. Partidua amaitu eta gero Juanjo Gonzalezek “ Jokatu nahi ez denean sufritu egiten da, ez dago besterik. Ume batzuek emakume batzuei irabaztetik gertu egon dira “ nabarmendu du. Elxtarrek gazte mailako lau jokalari
Hasierako 3-7koa irudipen hutsa izan zen. Erasoan erabaki ez egokiak hartu zituzten eta defentsan kontzentrazio falta izugarria izan zuten. 10 minuturen faltan etxeko taldeak 21-21ko berdinketa lortu zuen eta zalantzan jarri zuten Zuazoren garaipena. “ ez dugu intentsitaterik izan ez erasoan ez defentsan. Faboritoa den taldeak jokatu behar duen mailan jokatzen ez badu eta aurkarik dena ematen badute, hau gertatzen da. Hemen nagoenetik jokatu dugun partidu txarrena izan da, ez dugu garaipena merezi” adierazi zuen entrenatzaile Kantabriarrak.
Aurretik aste bete dute larunbatean lasesarren Canyamelar Valenciaren aurka jokatuko duten partidua prestatzeko. Gaurko markagailuaren Bizkaitarren sailkapeneko laugarren postuan jarraitzen dute hamar garaipenekin,hirugarren postuan den Rocasarengandik garaipen bakarrera eta Atlético Guardés taldearengandik 2 garaipenera.

