Elxera Kopa jokatzera

17 Otsaila 2017

Hamabost egun eta gero berriz ere Elxera bidaia, oraingoan Erreginaren Kopa jokatzera. Orain bi aste emandako irudi kaxkarra eta gero talde bizkaitarrak badaki zer egin behar duen ez sufritzeko. Hemen ez dago huts egiteko tarterik eta aurrera egiteko garaipena lortu beharra dute. Talde bizkaitarra ligako azken hiru partiduak irabaztetik dator eta bolada on horrekin jarraitu nahi du.

Zuazok Naiara Egozkue berreskuratuko du partidu honetarako. Nafarrak azken bi partiduak galdu ditu oin azpian izandako arazo batzuk direla medio. Jokatzeko prest ez dagoena Ohiane Manrique da, izan ere bere lotailuko lesiotik errekuperatzen jarraitzen du. Elx Mustang taldeak Ivet Musons eta Lara Lamoneda berreskuratu ditu baina Zatia Zhukova eta Gema Gomezen bajekin jarraitzen dute.

Vuelta a Elche, para jugar la Copa

Erreginaren kopako bigarren fasea

Elche Mustang-Prosetecnisa Zuazo (Carrúseko Udal Pabilioia)

Otsailak 18, Larunbata 18:00etan. 

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.