Felipe Moreno RC Jolaseta taldeko entrenatzaile berria

14 Iraila 2016

Belgikako ligan 3 urte pasa ostean, Getxora dator entrenatzaile kantabriarra. Jokalari moduan Espainiako selekzio absolutuan jokatzea lortu zuen, 3 kopa eta Errekopa europar bat lortuz Club de Campoko jokalari bezala.

Felipe Moreno izango da RC Jolaseta taldeko entrenatzailea denboraldi berri honetan, Emakumezkoen belar gaineko Hockeyko Ohorezko Ligan. 38 urteko entrenatzaile Kantabriarra Belgikako Ligako Louvain-la-Neuve taldean izan da azken hiru denboraldietan.

 

Entrenatzaile berriak, jokalari bezala lorturiko ezagutzak, taldean islatzea izango du helburu, izan ere Espainiako selekzioko talde nagusian eta RS Tenis, Santiago Apostol eta Roma Italiarra bezalako talde esanguratsuetan jokalari bezala aritutakoa da. Morenok, klubeko filosofia ardatz izango duen identitatea indartu nahi du. “Lipe” Morenok, helburuak finkatzerako orduan, etxeko jokalariek duten garrantzia nabarmendu du. Hori dela eta, Maria Lopez de Eguilaz eta Rocio Ybarraren etorrerak nabarmendu ditu.

 

 LIPE MORENO; NUEVO ENTRENADOR DEL RC JOLASETA FEMENINO

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.