Garaipen estua lortu du Zuazoazok Cabyamelarren aurka (31-28)

26 Iraila 2017

Hotel Gran Bilbao-Zuazok partiduaren azken txanpan irabazi dio talde Valentziarrari.

Bigarren garaipena lortu du Hotel Gran Bilbao-Zuazok eskubaloiko Iberdrola Ligan Canyamelar Valentziari 31-28. Juanjo Gonzalezen taldeak gehiegi sufritu du partidua aurrera ateratzeko. Pasa den astean talde indartsuago baten aurka gertatu bezala, aste honetan ere beste susto bat jasotzeko zorian izan da. Konfiantza edo beste edozein arrazoiengandik, barakaldarrak markagailuan azpitik izan dira denbora handi batean,

Nahiz eta partiduan ondo sartu (6-3), valentziarrak fin ibili dira eta Elicegi kanpoan izan den unea probestu dute berdintzeko (6-6). Pixkanaka Valentziarrak partidua kontrolatzen hasi dira eta atsedenaldira aurretik iritsi dira (14-46). Etxekoek berdintzeko lortu badute ere, Valentziarrek momentu horretan lortu dute partiduko abantaila handiena (20-25), bizkaitarrei garaipena oso zail jarriz. Defentsan gaizki eta erasoan asko baloi asko galduz ibili dira.

Patri Elorzarne hutsunetik haratago, hurrengo partidetan defentsan sendotasun handiagoa erakutsi beharko dute bestela asko sufrituko dute partiduak aurrera ateratzeko.  Aida Brull-en erreakzioa ezinbestekoa izan da, gainontzeko jokalariei kontagiatuz. Bost minuturen faltan partidua berdindu dute Barakaldarrek, eta Valentziarrak behera etorri dira. Ezin izan dute presioa jasan eta berriz aurretik jartzea ezinezko egin zaie.

Bi puntu berri hauekin, sailkapenaren buruan jarraitzen dute Juan Alvarezenek. Orain egindako hutsegiteetatik ikasi beharko dute.Orain bi asteko geldialdia izango dute. Hurrengo partidua Urriaren 7an izango dute Carrúsen.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).