Garaipen sinestezina Leganesen

22 Otsaila 2021

Sestaok ia bihotzekoak jota norgehiagoka irabaztea lortu zuen

Sestaok 2-3 gainditu zuen Leganes (25-17, 25-22, 22-25, 15-24 eta 18-20), partida ikaragarri batean. Sestaoarrek hirugarren sailkatuaren kantxan meritu handiko garaipena eskuratu zuten, eta pasa den astean liderraren aurka lortutako garaipenarekin batera, Paki Blancoren taldearen une ona ailegatu egin delaren zalantza izpirik ez dago. Sestaoko jokalariek euren atzaparrak atera zituzten, defentsa handi batean oinarrituta.

Gauzak ez ziren ondo hasi Leganesek nahiko eroso irabazi baitzuen lehendabiziko seta. Bigarrenean, aldiz, antzeko parametroetan zebilela, Nerea Ugalde, Uxue Lorenzo eta, geroago, Maider Lorenzo gazteak sartu ziren. Bigarrenean ere behera egin zuten arren, hirugarrenean etxekoen jaitsiera aprobetxatu zuten eta laugarrenean markagailua berdindu zuten, Leganes mendean hartuz, joko sendo eta eroso batekin.

Horrela, Sestao denboraldiko zazpigarren breakera iritsi zen. 1-5 eta 10-12ko abantailez gozatu zuen, Leganesek, bere publikoaren babesarekin, partidari buelta eman baino lehen (14-13). 14-15ekin sestaoarrek erabaki ahal izan zuten, baina arraunean jarraitu behar izan zuten. 16., 17. eta 18. puntuetan madrildarrek baloi bana izan zuten, baina sestaotarren fedeak lagundu egin zien, 19-20rekin Karjlin Verweijnen blokeo batek partida itxi eta euforia piztu zuen arte.

"Oso pozik gaude, taldea ondo lehiatzen baita, eta, bi puntu irabazi ditugu mailari eusteko. Oso partida lehiatua izan da, lehen bi setetan harrera arazoak izan ondoren, hirugarrenean xehetasun batzuk aldatu ditugu eta taldeak defentsan eta eraikuntzan hobera egin du, azken partidaren ildotik, eta une erabakigarrietan oso ondo blokeatu dugu ", azpimarratu zuen Cesar Ruiz klubeko presidenteak partidaren ostean.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.