Garaipena Liga amaierari emateko

03 Maiatza 2015

ATHLETIC CLUB 2

SANT GABRIEL 0

Athletic Club: Ainhoa; Irene, Lizaso (min. 55, Jone Ibáñez), Alazne (min. 46, Ainhoa Álvarez), Nekane, Iraia 8min. 66, J. Arranz), Y. Corres (min. 56, Izaskun), Eunate, Ibarra, V. Gimbert eta Garazi Murua.

Sant Gabriel: Brigid; Paola, Muri (min. 72, María G.), Eva, Carla (min. 76, Alba), Esther (min. 53, Aroa),Pelegri, Turmo, Leti (min. 69, Judith), Carola eta Helena.

Golak: 1-0, min. 26, V. Gimbert, penaltiz; 2-0, min. 53, Nekane.

Arbitroa: González Guerra; laguntzaileak Hueto Hernando eta García Arriola. Txartel horia erakutsi zien Muri eta Garazi Muruari.

Bestelakoak: 900 ikusle inguru Lezaman.

Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak amaiera eman dio Liga txapelketari garaipena batez. Lezaman jokatutako partida 2-0 irabazi dio V. Gibert, penaltiz, eta Nekane zurigorrien gol egileak izan dira.

Gol aukera gutxi egon dira. Athletic Club jaun eta jabe izan da berdegunean. Aurrean zegoen taldeak, maila ez galtzeko, garaipena behar zuen; hirugarren postuan finkaturik edukita, zurigorrien burua datorren asteburuko partidan egon da. Lehendabiziko gol aukera falta jaurtiketetan izan dira, baina zorterik gabe.

 

25. minutuan, Turbok Nekaneri bultza egin zion eta epaileak penalti adierazi zuen. Jaurtiketa Vanesa G.-ek hartu zuen eta erdilariak lehendabiziko gola lortu zuen.

Lehenengo zatian ez ziren egon gol aukera gehiagorik. Bigarren zatian Nekanek Miriri abidauraz irabazi zion, Brigidek jaurtiketa gelditu zuen eta aldaratutako baloia jaso, eta bigarren gola egin zuen. Amaiera heldu arte, zurigorriek bi gol aukera gehiago izan zituzten baina markagailuak ez zuen aldaketarik izan.

Liga amaituta, datorren asteburuan Kopako txapelketa hasiko da. Zurigorriek Torrelodonesen jokatutko dute lehenengo kanporaketa. Aurrean Valencia CF egongo da. Garaipena lortuz gero, bi asete barru Kopa eskuratzko aukera izango du Melillan.

 

 

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.