Gernika R.T. vs Blusens Vigo

11 Iraila 2014

Datorren domekan, hilak 14, 12:00etan, Urbietan 2014-2015 denporaldia hasiko dabe Gernika R.T. eta Blusens Universidade de Vigo taldeek.

Basurdeen zuzendaritzak aurreko denporaldian jarri eban bidetik hasiko dau gure taldeak aurtengo denporaldia, hiru helburu honeek lortzeko: taldea Ohorezko Mailan mantendu, harrobiko jokalariak lehenengo taldean sartzen joan eta aurrekontua orekatzea. Horretarako, taldearen oinarria mantendu da eta jokalari barri pare bat ekarri da, Astarloak eta Kemenek hutsuneak ikusten ebezan postuetarako.

Edozelan be, oso konplikaua izango dabe gureentzat mailari eustea, ia talde guztiek jokalari oso onak ekarri dabez-ta denporaldi honetarako. Eta danen artean Bathco nabarmendu geinke. Izan be, nahiz eta Contardi-k taldea itxi, beste jokalari asko ekarri dabez, espainolak zein atzerrikoak. Eginiko fitxaketa guztien artean Izko Armental, Alejandro Blanco, Juan Anaya, Jacobo Martín, Alberto Díaz, Javier de Juan Roldán, Ramiro Benavidez (Argentina), Javier Carrión, Andrés Alvarado (Argentina)nabarmendu geinkez.
VRAC-ek be aurreko denporaldietako potentzial bera izango dau aurton be. Sergio Fernández, Adam Newton, Pedro Martín eta Iñigo Ribot-ek Valladolideko taldea itxi dabe, baina horreen ordez Daniel Ross Snee, Manuel Mora Ruiz eta Frederick Montagut fitxau dauz. Azken horrek gurean jokatu eban orain dala denporaldi bi, eta ahalik eta zorte handiena opatzen deutsegu Pisuergaren ondoan hasitako ibilpiderako.
Dana dala, talde horreek biak aurton be faborito argiak diran arren igazko finala errepetiduteko, euren atzetik indartsu datoz beste talde batzuk. Batetik El Salvador dago, beti hor, borrokan ibilten dan taldeetako bat. Bestetik, aurreko denporaldian bigarren buelta ona jokatuta taldeetan zer potentzial daukien erakutsi eben beste talde biak daukaguz: Cisneros eta Santboi. Talde katalanak, aurreko denporaldiaren amaieran, kontratua barritu eutsien hain etekin ona emon eben neguko fitxaketa biei: Tapu Apikotoa eta Matenga Baker-i.
Kanporaketak jokatzeko kandidatu moduan CRC, Getxo eta Ordizia ikusten dira, eta maila ez galtzeko eta promozinoko lekuetarako, barriz, burruka gogorra aurreikusten da Vigo, Hernani, F.C. Barcelona eta gure artean. Esan behar da, hori bai, aurreko hori guztia baloia jokoan be jarri aurretik eta talde bakotxak jakinarazo dabezan fitxaketak ikusita egindako aurreikuspenak baino ez dirala, eta gero, behin jokatzen hasita, ikusiko dala talde bakotxa benetan non geldituko dan denporaldia amaitzen danean.

Horrenbestez, partidu oso garrantzitsua izango da domekakoa, teorian gure aurkari zuzenetako bat da-ta Vigoko taldea. Ganera, handik heldu jakuzan azken barrien arabera kalidade handiko jokalari bi fitxau dabez, baina ia gureek ondo jokatu eta gailegoek jarritako oztopo guztiai aurre egiteko kapaz diran.

Urbietan ikusiko gara danok domekan!!!

gernika_vigo

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).