Lasesarren joaneko partiduari buelta ematen saiatuko dira (31-25 Suedian)
14 Azaroa 2016
31-25 galdu du arratsalde honetan Prosetecnisa Zuazok H65 Höör taldearen aurka Suedian, Challenge CUPeko hirugarren kanporaketako joaneko partiduan. Aurkariak zuen mailaren jakitun ziren, Europako lehiaketetan adituak, eta Juanjo Gonzalezen neskek nabaritu zuten. Data historikoa da Zuazoko familia guztiarentzat, izan ere Europan lehen aldiz jokatzen zuten. Talde Bizkaitarrak aurpegia eman zuen une oro baina talde Suediarraren aurka ez zen nahikoa izan. Fisikoan aldaketa handia nabari zen eta erditik egindako erasoek min asko egin zuten. Larunbat honetan 18:30etan Zuazo kanporaketari buelta ematen saiatuko da, nahiz eta jakitun diren oso zaila dela.
