https://plus.google.com/photos/104180618931538451967/albums/6059218751607496705
16 Iraila 2014
Liga hasiera ezin hobea gure neskentzat! Adesal, borondate handia jarri arren, ez zen gauza izan hasieratik hainbat hobe agertu zen Zuazo bati aurre egiteko. Bestalde, gure proiektuari oraintsu lotu diren jokalari batzuk estreinatu ziren partida honetan. Lehengo jokalarien eta etorri berrien arteko elkar ulertzea erabatekoa izan zen 40x20an, eta aipatzekoa benetan gure jubenilen ekarpena, Maddi , Nayla eta Nataliarena hain zuzen; gogor ekingo diote neska hauek Emakumeen Ohorezko Liga honetan, dudarik gabe.
Partida Barakaldokoen interesen alde joan zen aldi oroz. Izan ere, hasierako bateko berdinketa ondoren, abantaila lau golekoa bilakatu zen gorri beltzentzat, horrela jarraituz hasierako minutuetan. Kordobarrak ahalegintzen ziren arren, ezta Elicegui kanpoan uzteak ere ezin izan zuen ahuldu Zuazo, partidari lehenbailehen bukaera garaile ematea erabakita atera baitzen. Andaluztarrak pixka bat suspertu ziren hegaletako jokalariei esker, Zuazoren abantaila hiru goletara murriztuz (13-10), eta bisitariak gugandik hurbilen suertaturik markagailuan une horretan; baina gure neskek zortzi goletako aldea (19-11) lortu zuten berehala Adesalekoen kanporatzeak aprobetxatuz. Lehenengo zatiaren amaieran 19-13 zegoen markagailua.
Gure taldeak oraindik gogorrago hasi zuen bigarren zatia, hain zuzen ere, bere zaleei garaipen sendoa eskaintzeko ustean denboraldiko lehenengo partidan. Denbora aurrera zihoan heinean Zuazok aurretik eraman zuen Adesal taldea, aurkakoa geldiarazteko baliabide barik aurkituz.
Hortaz, sailkapenean lehenak kokatzen gaitu garaipen zabal horrek denboraldiko lehenengo egunean, eta behingo kontua bada ere, indarberritzeko balioko du hile batzuk barru ahalik eta gorago egoteko dugun asmotan. Garrantzitsuena bi puntu lortzea izan da oraingoan, eta batez ere, susmo eta sentsazio onak izatea hurrengo egunean Porriñora dugun irteera zail horren aurrean.
FITXA TEKNIKOA
PROSETECNISA ZUAZO, 34: Lorena, Sandra (1), Jess (4), Nerea, Etxabe (6), Vanessa eta Ainhoa (7)- hasierako zazpia-, Leire, Ainho, Tania (6), Patri (1), Maialen (1), Oihane (6), Sanz (1), Aalla y Nayla (1).
ADESAL CÓRDOBA, 20: Meriem, Arantxa Hernández (4), Yacaira Tejeda (1), Ángela Ruiz (2), Lulú (3), Amit (4) y Carlota Rubio (3)-hasierako zazpia-, Mar Sobrino, Alba Sánchez (3) e Isa Moreno.
EPAILEAK: Ausás eta Florenza. Yacaira Tejeda bisitaria deskalifikatu zuten (57´). Kanporatu zituzten: Nerea, Sanz (2) eta Vanessa (etxekoak); eta Alba Sánchez, Isa Moreno, Lulú, Arantxa Hernández eta Ángela Ruiz (bisitariak).
PARTZIALAK: 2-1, 5-1, 8-4, 12-7, 16-11, 19-13 (atsedenaldia); 23-13, 25-14, 28-15, 29-15, 29-17 eta 34-20 (amaiera).
