DHF 4. JARDUNALDIA. HELVETIA ALCOBENDAS 42-32 PROSETECNISA ZUAZO
07 Urria 2014
Prosetecnisa Zuazori ez zaizkio partiduak ateratzen etxetik kanpo. Gol-jaialdi bat eman zuten bi taldeek Alcobendasen. Alde biek gogor borrokatu zutenez gero, hirurogei eta hamar gol baino gehiago egin ziren partiduan.

Partidua abiadura handiz hasi zen, eta golak azkar sartzen ziren ate batean zein bestean. Hori horrela, etxekoak aurretik jarri arren hasierako momentuetatik, zuazotarrak erne eta hurbil mantentzen ziren. Madrilekoak, ordea, bizkortu eta bost gol aurretik zihoazela bukatu zuten lehenengo zatia ( 19-14).
Atsedenaldiaren ostean, gureak indartsuago atera eta defentsan hobeto jokatzean, hiru goleko aldea baino ez izatea lortu zuten 8. minuturako (24-21).
Halere, alcobendasekoek laster erreakzionatuz (11-14 partzial bati esker), hamar goleko diferentzia ezarri eta mantendu zuten partiduaren bukaerara arte. Orain egin beharrekoa datorren asteburuan atsedena hartu eta lanak etxean zintzo egitea da, Canyamelar Valentziaren aurka jokatzerakoan, alegia.
Helburua bi puntu berriro ere lortzea litzateke , Ohorezko Dibisioan orain arte daramagun ibilbidean beste urte betez mantentzeko asmotan.
42 - Helvetia BM. Alcobendas (19+23): Estela Carrera, Raquel de la Cruz (3), Leyre Aramendía (6), Judith Sans (5), Alba García (3), Teresa Francés (7), Silvia Arderius (3), Saray Prieto (5), Mónica Ausás (2), Anna Ferrer (2), Maria Francés (4), Noelia Cardador (1), Raquel Navas (1) eta Sol Ceballos.
32 - Prosetecnisa Zuazo (14+18): Lorena Ramírez, Natalia Sanz, Nerea Elícegui (3), Tania Yáñez (8), Ainhoa Hernández (8), Janire Etxabe (1), Oihane Gil (3), Maialen Agirregomezkorta, Ainhoa Azaola (1), Alexandra Gil, Maddi Aalla, Patricia Ahedo (3), Vanessa Álvarez (3), Jessica Bonilla (2), Nayla de Andrés eta Cristina Rodrigo.
Partzialak: 4-3, 8-6, 12-8, 15-12, 17-12, 19-14, (atsedenaldia) 23-18, 25-21, 30-25, 33-25, 39-28, 42-32 (amaiera).
