Jolaseta ez da gai izan Junior ahaltsuari eusteko

05 Urria 2020

Belar-hockeyko emakumezkoen RC Jolaseta taldeak galdu egin du  Junior FC, Iberdrola Ligako talderik indartsuenetako baten aurka, 0-5 Negurin jokatutako hirugarren jardunaldian.

Kataluniako taldeak presio handia egin zuen, eta, ondorioz, bizkaitarrek espazio txikietan eta erritmo biziarekin jokatu behar izan zuten. "Minutuak pasa ahala hobeto ibili ginen, baina aurkariek ez ziguten erraz jarri. Defentsan ondo kokatuta geunden, baina lehen gola lehen zatiaren amaieran izandako lehen PCan sartu ziguten ". Bigarren laurdenean bizkaitarrek beste bi akats egin dituzte, eta Sant Cugatenak 0-3 jarri dira markagailuan atsedenaldi luzearen aurretik.

Getxoko taldea datorren igandean, hilak 11, 13: 00etatik aurrera CD Terrassaren zelaian jokatuko duten partidan pentsatzen ari da.

 

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).