Jolasetak historia egin nahi du Erreginaren Kopan

14 Martxoa 2017

Belar Hockeyko RC Jolasetak RC Poloren aurka jokatuko du ostiral honetan 12:00etan Martxoaren 17 eta 19a bitartean ospatuko den Erreginaren Kopako final laurdenetan. Kopa San Cugat del Vallés herriko Junior FC taldearen instalazioetan ospatuko da. Bertan Espainiako zortzi talderik honenak batuko dira bai emakumezkoetan eta bai gizonezkoetan.

 

Lipe Morenoren jokalariek historia egin nahi dute lehen aldiz finalerdietara sailkatuz. Iaz kopara sailkatzea lortu zuten urte asko eta gero eta gogotsu daude. Final laurdenetako aurkaria RC Polo izango da, Emakumeen ligako ohorezko mailako bosgarren sailkatua. Abenduan Negurin jokatutako partiduan bina berdindu zuten.

Bartzelonako taldeak lau jardunaldi daramatza porrotik ezagutu gabe baina Jolasetak konfiantza du bere taldearengan. “Kopara ilusioz beterik goaz baina umiltasunez. Ligan argi ikusi zen oso partidu berdindua izan zela eta taldeak intentsitate asko erakustea nahi dut, finalerdietan egotea merezi duela erakustea” azaldu zuen Lipe Moreno Rc Jolaseta taldeko entrenatzaileak.

RC Jolasetak lehiaketa honetan urrun ailegatzea lortu dituen jokalariak ditu. Rocio Ybarra, María López de Eguilaz eta Maialen García finala jokatutakoak dira Erreala eta RC taldearen kamisetarekin, baina honakoan talde Bizkaitarra ordezkatuz jokatu nahi dute.

"Kopa lehiaketarik bereziena da. Sailkatu izana sari bat da guretzat, baina behin hemen izanda, gure maila erakutsi nagi dugu, bigarren itzulian erakutsitakoa kasualitatea ez dela erakutsi nahi dugu hockeyaren “meka” honetan. Ez dut nire lehengo taldearen (RC Polo) aurka jokatzen dudala ikusten, baizik eta nire betiko taldearekin jokatuko dudala (Jolaseta) Espainiako hockeyko talde handienen aurka hamaika urte eta gero. Ilusio asko egiten dit” azaldu zuen Ybarrak.

 

Garaipena lortuz gero, talde getxotarrak Junior FC eta Club Egararen arteko garailearen aurka jokatuko du. Koadroko beste aldeko partiduak CD Terrasa vs Real Sociedad eta Club de Campo vs SPV Complutense izango dira.

 

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.