Jolaseta esku hutsik etorri da Terrasatik
26 Otsaila 2017
Emakumezko taldeak 3-2 galdu zuen CD Terrasaren aurka partidu on bat egin eta gero. Gizonezkoek 4-1 galdu zuten Vallés Esportiu taldearen aurka.
CD TERRASA 3-2 RC JOLASETA. Emakumezkoen ohorezko maiala.
RC Jolasetak 3-2 galdu zuen igandean Les Pedritxes zelaian Cd Terrasaren aurka. Bizkaitarrak 2-0eko markagailua altxatzeko gai izan ziren baina azken minutuetan porrotaren gola jaso zuten.
Atsedenaldira hutsean iritsi ziren. Bigarren zatian Foclh eta Olavek etxeko taldea aurreratu zuten eta Antonella Bruniren bi golei esker markagailua berdintzea lortu zuten. Azken minutuetan Terrasak hirugarren gola sartu eta puntuak etxean gelditzea ekarri zuen.
Ligak ez du etenik eta Neguriko taldeak San Cugat del Vallesera egingo du bidaia datorren astean Junior FC taldearen aurka jokatzeko. Partidua Igandean ospatuko da eguerdiko 12:00etatik aurrera.Martxoan jokatuko den Erreginaren kopa instalazio berdinetan ospatuko da.
VALLÉS ESPORTIU 4 –1 RC JOLASETA. Gizonezkoen Ohorezko maila B.
Gizonezkoen taldeak ere ezin izan zuen garaipena eskuratu. Getxotarrek lehen zati ona egin zuten baina ez ziren gai izan bigarrenean maila mantentzeko. Azkenean 4-1 etxekoak nagusi.
Rc Jolaseta aurreratu zen markagailuan Lucas Riañoren gol bati esker, handik gutxira Atlétic Terrasaren filialak stroke bat gauzatu zuen eta atsedenaldiaren aurretik berdinekta lortu zuten. Hirugarren laurdenean etxeko taldea erosoago zegoen eta 2-1ekoa lortu zuen. Jolasetak kontraerasoan aukerak zituen baina momentu horretan 3-1ekoa iritsi zen. Handik gutxira iritsiko zen 4-1ekoa.
Datorren astean Getxoko taldeak etxean jokatuko du Egara 1935 taldearen aurka jokatzeko. Egara 1935 sailkapenaren buruan dago baina Getxokoek ez dute porrotik jaso etxean eta garaipenaren bila aterako dira Igandean 12Ç:30etatik aurrera.
*** Lehen sailkatua zuzenean igotzen da eta bigarrenak promozioa jokatuko du. Egara 1935, Vallés Esportiú,Real Sociedad 1927 eta Pedralbes taldeek ezin dute mailaz igo, filialak direlako.
