Jolasetak Errege Kopara hurbilduko duen garaipena bilatuko du

30 Azaroa 2020

 

Belar hockeyko gizonezkoen RC Jolasetak jardunaldi bikoitza jokatuko du aste honetan: ostiralean Junior FC hartuko du 19:00etatik aurrera eta igandean Club de Campo bisitatuko du 13:00etan.

Neguriko taldea 10. postuan dago, Errege Kopako sailkapenerako baino bi postu beherago, bertan Junior FC dagoelarik 8 punturekin. Talde katalanak proiektu berri bat osatu du denboraldi honetan, entrenatzailea eta jokalarien gehiengoa aldatuaz.

Bizkaitarrak moral handiarekin iritsiko dira partidara, Linia 22 (2-1). mendean hartuta ondoren. Igandean Club de Campo liderraren aurka neurtuko dituzte indarrak.

 

JOLASETAK LIDERRAN AURKA JOKATUKO DU KANPOAN

Belar-hockeyko emakumezkoen RC Jolaseta taldeak partida zaila izango du asteburu honetan Club de Camporen aurka. Gaur egungo liderraren aurka, Iberdrola Ligako 9. jardunaldiko partidua, igandean 11:00etatik aurrera jokatuko dute etxetik kanpo.

Bizkaitarrak Iberdrola Ligako azken postuan daude, eta aurkariak 8 garaipen eta berdinketa batekin, garaitu gabe jarraitzen dute. Madrilgo taldeak "maila handiko" jokalariak ditu, nazioartean eta olinpiar jokoetan eskarmentua dutenak.

 

JOLASETAK ERDIALDEAN SENDOTUKO DITUEN HIRU PUNTUAK NAHI DITU

 

RC Jolaseta patin-hockey taldeak larunbat honetan (19:00) CP Torderaren aurka jokatuko du Negurin. Bertan sailkapenaren alde lasaian sendotuko dituen garaipena lortzen saiatuko dira, OK Iparraldeko Zilarrezko Ligako zazpigarren jardunaldian.

Bartzelonako taldea, partidura ligako talde indartsuenetako den Shum Frit Ravich taldearen aurka 3-2 irabazi ondoren helduko direnak, 6. postuan dago 8 punturekin, getxoko taldeak baino bi gehiago.

Azken jardunaldietan lan ona egiten ari dira, Compañia de Maria taldearen aurka garaipena (2-1) lortuaz eta Liceoren aurka joko ona eginez. Guzti honek, larunbateko partidua moral altuarekin aurre egiteko balioko die.

Taularen behealdetik aldentzeaz gain, Alvarezek hiru puntuak irabazteak gogo-aldartean izango duen garrantzia nabarmendu du.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).