Jolasetak garesti ordaindu du Club de Camporen aurka horrenbeste parkatu izana

15 Martxoa 2017

RC JOLASETA 1– 3 CLUB DE CAMPO. EMAKUMEZKOEN OHOREZKO MAILA. BELAR HOCKEYA

RC Jolasetaren emakumezko taldeak 1-3 galdu zuen pasa den Igandean Negurin, Ohorezko Mailako liderra den Club de Campo taldearen aurka. Getxotarrak amatu ezinik ibili ziren eta ezin izan zuten punturik lortu azken hamarkadako talde indartsuenetariko baten aurka.

Bigarren minuturako 0-1ekoa lortu zuten Madrildarrek. Markagailuak berdin jarraitu zuen hirugarren laurdeneko amaiera arte. Momentu horretan Carmen Canok 0-2koa sartu zuen. Partiduko azken unean Jolasetak aldeak murriztu zituen Sofia Viarengoren golari esker.Etxekoek berdinketaren golaren bila irten ziren baina momentu horretan talde madrildarrak 1-3koa ezarri zuen.

 

RC Jolaseta hurrengo partiduari begira harri da. Ostiral honetan 12:00etatik aurrera RC Polo San Cugar del Vallés taldearen aurka jokatuko dute Erreginaren Kopako partiduan. Kopan Espainiako zortzi talderik onenak lehiatuko dira.

 

REAL SOCIEDAD 1927 4-3 RC JOLASETA. OHOREZKO B  MAILA

Gizonezko taldeak 4-3 galdu zuen Real Sociedad 1927 taldearen aurka Igande goizez Madrilgo lurretan ospatutako partiduan. Partidu hasiera kaxkarra burutu zuen Jolasetak eta gero ez zen gai izan buelta emateko.

 

Porrot honen ondoren talde bizkaitarrak Ohorezko B Mailako bosgarren postuan jarraitzen du Atlético San Sebastián taldetik 9 puntutara. Donostiarrek bi aste barru neguriko instalazioak bisitatuko dituzte.

 

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.