JOLASETAK LEHENDABIZIKO GARAIPENA LORTU NAHI DU NEGURIN RC POLOREN AURKA

29 Iraila 2017

Partidaren atarikoan Rocio Ybarra eta Marina Lopez de Eguiluzeri omenduko zaio izan dute kirol ibilbidearengatik. Nazioarteko 400 partidu eta 5 joko olinpiko dituzte bien artean.

Belar Hockey gaineko RC Jolasetak Emakumezkoen Ohorezko Mailako bigarren jardunaldia jokatuko du igande honetan RC Polo taldearen aurka. Bizkaitarrek errealaren aurka jokaturiko lehendabiziko partiduko zentsazio txarrak ahaztu nahi dituzte eta denboraldiko lehendabiziko garaipena lortu zaletuen aurrean.

Atarikoan atarikoan Rocio Ybarra eta Marina Lopez de Eguiluzeri omenduko zaio izan dute kirol ibilbidearengatik. Nazioarteko 400 partidu eta 5 joko olinpiko dituzte bien artean.

 

GIZONEZKO TALDEAK POZUELOREN AURKA JOKATUKO DU LEHENDABIZIKO PARTIDUA

 

Emakumezkoen partiduaren ondoren, gizonezkoen belar gaineko RC Jolasetak Ohorezko B Mailako bere partidua jokatuko du. Lehendabiziko partidua CH Pozuelo aurkari zailaren aurka izango du. Partidu hau Getxon jokatuko dute igande honetan 13:00etan.

Negurikoek partidu zaila dute. Madrildarrak lehen mailara igotzetik gertu geratu ziren iaz. Dena dela, bizkaitarrek, ihaz egin bezala, bere zelaian ez dute ahultasunik erakutsi nahi,izan ere iaz soilik partidu bakarra galdu zuten, hain zuzen ere Pozueloren aurka. Iazko denboraldian etxean jokatzen ziren 22 puntuetatik 18 eskuratu zituzten.

Partidu honetan debutatuko du Alejandro Iglesias entrenatzaileak. 37 urteko Entrenatzaile Madrildarra partiduaren zailtasunaz jakitun da, baina jolasetarengan konfiantza osoa du.

 

Hala ere, argi dauka zer nahi duen bere taldearengandik. “Entrenamendu bakoitzean hobetu nahi dugu, taldearen maila haztea” adierazi zuen Jolasetako entrenatzaile madrildarrak. Iglesiasek esperientzia handia du jokalari bezala, besteak beste Club de Campo, RC Tenis eta Sardinero taldeetan. Dragons Amberes (Belgika), Emakumezkoen Club de Campo entrenatu ditu eta Gizonezkoen RC Poloko bigarren entrenatzailea izan da. Espainiako Selekzioko arduradun bezala, Beteranoen Munduko Hockey Txapelketa lortu zuen.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.