Jolasetak maila mantentzea lortu du RC Polori Bartzelonan irabazita

12 Apirila 2017

Belar Hockey gaineko Emakumezkoen Ohorezko Mailako RC Jolasetak garaipen garrantzitsua eskuratu du asteburu honetan RC Polori 1-2 irabazita. Horrenbestez maila mantentzea lortu du talde bizkaitarrak.

Talde Getxotarrak kopan gertatu ez bezala, partidua irabaztea lortu zuen Lorenzatti eta Antonella Bruniri esker. “ Jon etorriko partidua izan zen, lasaitasuna mantendu genuen eta garaipena lortzeko gogo asko geneuzkan. Garaipen honek indarra eta konfiantza eman dugu liga bukatzeko geratzen diren bi jardunaldietarako, azaldu zuen Brunik.

Aste Santuko geldialdia eta gero talde Getxotarrak Pozuelo eta Atleticen aurka jokatu beharko du. Talde bi hauek maila galduta dute eta Getxotarrek puntuak gehitzeko eta zortzigarren postutik gora egiteko baliatu nahi dute aukera hori, Ligako tituluko play offak jokatzeko.

Gizonezko taldeak etxean partidurik galdu gabe jarraitzen du Linia 22ren aurka banako berdinketa lortu ostean eta Pozuelorengandik puntu bakarrera da. Talde horrek maila gorenerako promozio postuen muga markatzen du eta aste bi barru Negurin elkarren aurka jokatu beharko dute.

 

JOLASETAK MAILA MANTENTZEA LORTU DU RC POLORI BARTZELONAN IRABAZITA

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.