Lagunartekoak: AULA CULTURAL VALLADOLID 31-35 PROSETECNISA ZUAZO

16 Abendua 2014

Garaipena lagunarteko partiduan Nava del Reyn, Valladoliden. Lehenengo eta behin eskertu egin behar diegu bere polikiroldegiko 25.urteurrena ospatzeko ekitaldietara gonbidatu gintuztelako. Aipatzekoa ere Gaztelako lurraldeetan egiten zuen hotza, ohikoa, bestaldetik, data hauetan. Halere, hotzak ez zion inola ere interesik murriztu partiduari.

Partiduari dagokionez, lehenengo taldeko hamaika jokalariekin soilik bidaiatu zuen zuazotarren ekipoak, gehi Ane Osoro eta Aroa Monduate filialak Sandra, Nerea eta Janireren falta garrantzitsuak ordezkatzeko, hain zuzen ere.

Taldeak ederto atera zion etekina partiduari, kontzentrazio handiz denbora guztian, eta joko bizia eta alaia aurrera eramanda. Lagunarteko partidua baldin bazen ere, Ligako beste edozein bezala prestatu zuen Alberto Muñozek, entrenatzaileak, baita jokalariei horrela exijitu ere. Lehen zatian, nahiko berdinduta ibili arren bi taldeak, alde txikiak berenganatzen zituzten etxekoek markagailuan, baina ez gehiegi hala ere. 

Atsedenaldira irtetean gutxieneko abantaila baino(16-15) ez genuen gure alde. Bigarren zatiaren hasieran, jaurtiketetan asmatzeak eta Leireren lan onak atepean markagailuari buelta emanda, zazpi tanto aurretik jartzea lortu zuten zuazotarrek bigarren zatiaren erdialderako. Hori horrela, gaztelarrek, beraiengan ohikoa izaten den moduan, gogor eta buru-belarri borrokatu bazuten ere hirurogei minutuetan, partidua dagoeneko gure nesken aldera erabakita zegoen. 

Izan ere, froga sano ona zuazotarrentzat Gabonetako geldiune honetan, non jokalari guztiek parte hartzea garrantzitsua izan zen, eta non Leire, Tania eta Ainhoa bereziki aipatzekoak izan ziren. 

Bestaldetik, eskertzekoa antolatzaileei emandako jarreragatik eta bertako gastronomiako produktuak Barakaldokoei eskaintzeagatik, baita bueltako bidaiarako gure espedizioari emandako bokatengatik ere. Eskerrik asko Nava del Rey!!

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.