Liderrak sufritu egin du Lasesarren garaipena eskuratzeko (21-24)
24 Urtarrila 2017
Emozioz beteriko derbia bizi izan genuen Lasesarren, Loterias Ligako azkenaurreko jardunaldian. Bera Berak 21-24 irabazi dio Zuazori, baina Juanjo Gonzalezek talde donostiarra lehendabizikoz gainditzeko aukera izan zuen. Beste behin, honekin hamaika, donostiarrek derbia irabazi dute. 17-18koarekin eta amaierarako 15 minutu geratzen zirenean, Zuazok berdinketa lortzeko jabetza bat izan zuen baina jaurtitzerakoan huts egin zuten eta hurrengo jokaldian Bera Berak bi goleko aldea lortu zuen. Defentsan eginiko hutsegiteek 0-4ko partziala eman zien donostiarrei.

