Ligako hirugarren garaipena ohorezko postuetan jarraitzeko

26 Iraila 2016

Hirutik hiru garaipen lortu ditu Protecnisa Zuazok, horietariko azkena, Loterias Ligan gaur arratsaldean Lasesarren lorturikoa KH7-BM Granollers taldearen aurka (36-32). Oso partida landua jokatu dute Juan José Gonzalezen neskek eta garaipen honi esker liderraren puntu berdinekin kokatzen dira.

Zuazoko neskek garaipenekin jarraitzea zuten helburu, Granollersekoek aldiz denboraldiko lehen garaipenaren bila etorri ziren.

Lehen minutuak oso azkarra izan ziren, baloi galera asko talde bien partetik. Joko bizia nagusitu zen eta Zuazo erritmoa eteten saiatu zen eta bait lortu ere.

Lehen 30 minutuak 6 puntuko aldearekin bukatu ziren (20-14) Zuazoren alde.

 

Bigarren zatian Zuazo bere erritmoa jartzen saiatu zen, Granollersen kontraerasoak eragozteko asmoarekin. 

Jessica Nogales Barakaldoko erasoaren buru izan zen 7 golekin  eta Irene Espinolaren ezkerra erabakigarria izan zen talde kataluniarrari irabazteko.

Norgehiagoka 36-32 bukatu zen. Bi puntu hauei esker, sailkapenaren buruan daude Zauzokoak eta hurrengo jardunaldian Rincón Fertilidad de Malagaren aurka jokatuko dute Andaluzian. Talde gazte eta lehiakorra da Malagakoa eta oso indartua dator, defentsa gogor batekin.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.