NEREA RUIZ, SUPERLIGA 2KO JARDUNALDIKO MVP-A

17 Otsaila 2021

Sestaoko jartzaileak jokalari baliotsuena dela erakutsi du Vp Madrid liderraren aurka jokatu duen partida handiaren ostean

Joan den larunbatean Sestao CVk Voley Playa Madrid liderraren aurka lortutako garaipen handiak banakako mailan ere aintzatespena izan du. Izan ere, Nerea Ruiz Superliga 2ko jardunaldiko MVP bezala izendatua izan da Espainiako boleibol Federazioak maila osatzen duten hiru multzoetako jokalari onenen artean egiten duen jardunaldiko talde hoberenean, alegia. RFEVBk azpimarratu duenez, "Jartzailearen joko zuzendaritza funtsezkoa izan zen azken emaitzarako". Euren esanetan: "Hiru puntuko ekarpenarekin, horietako bi sake zuzenekoak, bere taldea garaipenera eramateko, errematean %42ko talde asmatuarekin".

Sestao CVk bere hiru denboraldietan jaso duen lehen MVP jardunaldia da. Oihane Paskual, Oihane Gutierrez edo Ziortza Tejedor aukeratuak izan ziren jardunaldiko zazpi onenen artean, baina kapitainak lehen aldiz ordezkatzen du taldea, asteburuko jokalaririk baliotsuenari ematen zaion ohorezko sari horretan.

Paki Blancoren taldeak Vp Madrilen aurka jokatutako partida ikusgarriaren sari berezia da hauxe. Hiru puntu horiei esker, Sestao EEk multzoko laugarren postua berreskuratu du denboraldia amaitzeko sei partida falta direnean. Hala, zailtasunak zailtasun, 14 jardunalditan 7 garaipen eta 21 puntu eskuratzeko balio izan du denboraldi hori.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.