Bilbok liderraren etxean irabazi du
27 Martxoa 2017
Bilbo liderren zelaian irabazle.
Bilbo Areto Futboleko nesken taldeak 4-5 irabazi zuen Orvina taldearen zelaian.
Jose Andrés MUñoz-en taldeak nesken bigarren mailaren sailkapenean lehen postuan dagoen Orvina Lacturale Gurpea taldearen aurkako norgehiagoka irabazi zuen. Garaipen honi esker, Bilbo taldea bigarren postuan dago Intersala taldearekin berdinduta lidergotik 4 puntura.
Bilbotarren golak Isa (2), Jessi Cruz, Ixone eta Jess-ek sartu zituzten.
Bilbo Futbol Salak merezimendu osoz irabazi zion 4-5 Orvina Lacturale Gurpea Emakumezkoen Bigarren Mailako liderrari Iruñean jokaturiko partiduan. Jose Andres Muñozen neskek ondo jokatu zuten nahiz eta baja batzuk izan eta sailkapeneko lehen postuan oso estu daude. Bilbi bigarren postuan da Intersalarekin berdindurik eta lehen sailkatuarengandik 4 puntura eta oraindik puntu asko daude jokoan. Bilbotarrek Ezkaba Kiroldegian lorturiko golak Isa(2), Jessi Cruz, Ixone eta Jess-k lortuak izan ziren.
Bilbo: Alba, Almu, Jess, Jessi Cruz eta Isa, hasierako taldea. Ixone, Daniela, Enara, Lorea eta Idoia.
