PEDRALBES - RC JOLASETA
29 Martxoa 2017
Gizonezkoen RC Jolaseta Belar Gaineko Hockey taldeak Pedralbesen aurka jokatuko du Igande honetan goizeko 10:30etatik aurrera. Bizkaitarrek hiru puntuak lortzea izango dute helburu RC Poloren harrobiko taldearen aurka eta horrela Ohorezko Maileko igoera aukerak sendotzea.
Getxoko eta kataluniako taldeen artean bi puntu baino ez daude, eta beraz partidu berdindua eta lehiatua aurreikusten da. “ Argi dago oso partidu zaila izango dugula, Espainiako talde onenaren harrobiko taldearen aurka jokatuko dugu eta gainera bere zelaian. “Kanpoan puntuatzea asko kostatzen zaigu eta soilik Benalmadenan lortu dugu irabaztea. Hiru puntu hauek erabakigarriak izan daitezke igoerari begira” azaldu du Nacho Lecandak.
