PEDRALBES 3-0 RC JOLASETA

02 Apirila 2017

Gizonezkoen RC Jolaseta taldeak 3-0 galdu du Pedralbes taldearen aurka Ohorezko B Mailako hamalaugarren jardunaldian. Getxotarrak bere aurpegi irregularrena erakutsi dute eta esku hutsik bueltatu dira Bartzelonatik.

Joan Fitóren taldea ez da gai izan RC Poloren filialari irabazteko eta pasa den astean lorturiko berdinketa emaitza txartzat jo behar da. Nahiz eta emaitza txar hau eskuratu, oraindik ere igoera lortzeko aukerekin dira, izan ere Pozuelok 4-1 galdu du Línia 22 taldearen aurka eta beraz Madrildarrekiko bi puntuko aldea mantentzen dute.

 

Datorren astean Lehiaketa Jolasetara itzuliko da. Bizkaitarrek ez dute porrotik jaso etxean eta aurrean Linia 22 Kataluniarrak izango dira. Talde honek ere igotzeko aukerak ditu. Partidua goizeko 10:30etan ospatuko da Neguriko Kirol Instalazioetan.

 

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.