Porrota Malagan
16 Apirila 2018
Zuzazok 33-24 galdu du Rincón Fertilidad taldearen aurka eta zazpigarren postura jaitsi dira.
Hotel Gran Bilbao-Prosetecnisa Zuazok porrot garbia jaso du Malagan Rincon Fertlidad taldearen aurka 33-24. Partidu hasiera kaxkarra egin zuten eta seigarren postua galdu dute. Bizkaitrarrak ez ziren espero bezala aritu. Lehen zatian, pasa den astean Rocasaren aurka baino gol gehiago jaso ditu. Hori dela eta dezepzioa handiagoa izan da.
Partiduak ez du beste gertaera berezirik izan. Lehen hamar minutuetan andaluziarrak aurretik ziren. Emaitza honekin Hotel Gran Bilbao-Prosetecnisa Zuazokoek seigarren postua galdu dute eta orain malagakoak daude postu horretan. Aukera bikaina zuten bizkaitarrek bosgarren postura hurbiltzeko baina Mavik 21-20 irabazi dio Aula Valladolid taldeari. Laugarren postua lau puntura daukate baina borroka horretan beste bat gehitu zaie, Rincon taldea.
Orain Guerreras Iberdrola Ligak atseden hartuko du bi astetan Erreginaren kopa dela eta. Zuazok denbora izango Lasesarren Mecalia Atleticoren aurka Apirilaren 28an jokatuko duen partidua prestatzeko.
