POZUELO - RC JOLASETA
21 Azaroa 2016
Gizonezkoen belar hockeyko RC Jolaseta madrilera joango da asteburu honetan Pozueloren aurka jolasteko. Partidua Igandean izango da 13:00etan. Talde biek ohorezko B mailako sailkapenaren goialdean jarraitzea izango dute helburu.
Getxotarrak eta Pozuelokoak sailkapenaren erdialdean daude berdindurik, baina Atletico San Sebastian puntu bakarrera dute. Azken talde honek maila gorenerako igoera zuzena duen postua okupatzen du. Puntuatzea garrantzitsua izango zen talde bizkaitarrarentzat, izan ere nahiz eta etxean jokatutako guztia irabazi, etxetik kanpo puntu bakarra lortu du bederatzi posibleetatik.
