POZUELO 0-1 RC JOLASETA
11 Abendua 2016
Emakumezkoen Belar Hockey Taldeko RC Jolasetak 0-1 irabazi zuen Igande honetan Pozueloren aurka eta sailkapenean arnas pixka bat hartzeko balio izan dio. Orain Erreginaren Kopako azken faserako sailkapena hurbilago dute.
Ez zen partidu ikusgarria izan, izan ere zelai oso gaizki zegoen. Getxotarrek partida dominatu nahiz zuten hasieratik. Bigarren laurdenean Ale Lecandaren gola iritsi zen, area barrura sartu eta jaurtiketa gogor baten ondoren. Jolasetak aukera gehiago izan zituen baina ez zuten asmatu. Azken laurdenean Pozuelo gogor saiatu zen baina ez zuten lortu bizkaitarren atea pasatzea.
