EMAKUMEZKO JOLASETA TALDEAK BERE ZENTSAZIO ONAK BERRETSI NAHI DITU EGARAREN AURKA

26 Urria 2017

Belar Hockeyko Emakumezkoen RC Jolasetak Iberdrola Ligako seigarren jardunaldia jokatuko du 13:00etatik aurrera Egara Klubaren aurka. Getxotarrek lehendabiziko puntuak lortzea dute helburu.

Aurrekariek optimistak izatera gonbidatzen gaituzte eta hori da aldagelan uste dutena. “Azken partiduetan ongi lehiatu dugu, emaitza estuak izan dira baina ez dugu puntuen saririk jaso. Taldeak lanean jarraitzen du eta horrek optimistak izatera eramaten gaitu” adierazi zuen Guillermo Carnicerrek.

 

RC Jolasetako entrenatzaileak honakoa esan zuen aurkariarengandik “ jokoaren ideia argia dauka eta taldeak ondo barneratu du hori. Entrenatzaile bikaina dute, partidu oso zaila planteatuko ditugularik. Usted ut planteamendu taktikoa ezinbestekoa izango dela, presio ona egin beharko dugu eta kontraeraso eta minik ez egitea bilatuko dugu”.

Entrenatzaile kataluniarrak partidu “bizia eta alternatibaduna” izatea espero du. Talde Getxotarrak “ garaipena irabazteko aukerak izango ditu. Mariona Girabent atezaina goraipatu zuen, izan ere denboraldi bikaina egiten dabil. Carola Salvatella olinpikoa ere aintzat hartzeko jokalaria da, erasoan bikain moldatzen delarik.

 

RC JOLASETA – REAL SOCIEDAD 1927. IGANDEA, 16:00 ETAN.

Bere aldetik, Belar Hockeyko gizonezkoen taldeak  Club De Campo madrildarren harrobiko taldea den Real Sociedad 1927 taldearen aurka jokatuko du. Bizkaitarrek partidurik galdu gabe jarraitzea dute helburu. Partidua Negurin ospatuko da 16:00etatik aurrera.

Talde getxotarra dinamika onean dago. Hiru puntuak lortzea dute helburu. Aste honetan garrantzitsua izango da erlaxaziorik ezin dela egon gogoraraztea eta oinak lurrean izatea nahiz eta sailkapenean goian egon”. Adierazi zuen Alejandro Iglesias teknikoak.

Entrenatzaile madrildarrak “sailkapenak dioena baino partidu zailagoa aurreikusten du”. “Partiduak ikusi ditut eta uste dut orain arte puntu gehiago merezi dituztela. Liderrari irabazteko gai izan dira pasa den astean”.

“Oso ondo ezagutzen dut beraien kluba. Denboraldi asko egin ditut jokalari hauetariko batzuekin.  Jokalari hauetariko askok esperientzia handia dute Ohorezko A Mailan, eta beste gazte batzuekin talde benetan sendoa osatzen dute. Ongi entrenatuta daude eta  hockey zer den bikain ulertzen dute. Irabazi nahi badugu gure mailarik onena erakutsi beharko dugu.

 

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.