PROSETECNISA ZUAZO 34-28 CLÍNICAS RINCÓN MÁLAGA COSTA DEL SOL

18 Azaroa 2014

Prosetecnisa Zuazoren jardunaldi ezin hobea. Talde guztien aurkezpena ospatu ondoren emakumezkoen eskubaloiaren jaialdi handi batean Lasesarren, gure talde seniorrak eguna errematatu zuen Clínicas Rincón Malagari irabazita (34-28), garaipen argi baten bidez. Izatez, Alberto Muñozenak bosgarrenak mantentzen dira, bederatzi partidutan sei garapen izanda.

Partidua berdinduta zebilen hasieran, ika-mika eta handik hona arituz aldi oro eta ikusgarritasuna emanez partiduari; baina Zuazok, aitzitik, ezin zuen bere erritmoa aurkitu. Izan ere, lehenengo zatiko azken partzialera arte ezin izan zuen partidua apurtu eta distantzia hartu markagailuan. Aurkariaren beherakada bat aprobetxatuz lortu zuten zuazotarrek sei tantotako partziala, aurkariarengandik asko aldentzea lorturik.

Abantaila horri esker, bigarren zatia lasaiagoa suertatu zitzaion Zuazori, eta Malagak bukaerara arte borrokatu eta aldea handitzea saiatu zen arren, gure neskek denborak kontrolatu eta bi puntuak mantentzea lortu zuten. Azpimarratzekoa, gainera, Tania Yáñezek, etxeko jokalariak, sartutako bederatzi golak.

PROSETECNISA ZUAZO: Mai Agirregomezkorta (1), Patri Ahedo, Vanesa Álvarez (4), Ainhoa Azaola (2), Jess Bonilla, Janire Etxabe (3), Nerea Elizegui (1), Leire García (a), Alexandra Gil (3), Oihane Gil (5), Ainhoa Hernández (6), Lorena Ramírez (a), Tania Yáñez (9), Maddi Aalla (a), Nayla de Andrés eta Natalia Sanz.

MÁLAGA COSTA DEL SOL: Artacho (1), Benedekne, Cuevas, Gutiérrez (4), Esperanza (4), Soledad (4), Marín, Méndez (2), Mjaerum, Moreno (3), Sánchez (5), Solano, Valdivia (4), Vera (1), Alcalá eta Ramos.

Partzialak: 2-2, 5-3, 8-6, 10-9, 14-12, 19-12 (atsedenaldian); 22-15, 25-19, 29-21, 31-24, 33-27 eta 34-28.

Epaileak: Matías Muñízek eta Joseba Jokin Ordokik etxeko Etxabe, A. Gil, Yáñez (2) eta Sanz kanporatu zituzten; eta Soledad, Méndez , Moreno eta Vera, Málagakoak.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.